Huna Gizona ! (Joani 19,5)

  • Editar

Huna behako batzuk

Karrika gorrian bizi diren haurrenak,

Bukaresten edo Sao Paulon,

Nuakchotten edo Manillan,

Maitasunik ezagutu gabe,

Bakartasun galgarrian,

Bihotz hautsiak eta barnez erdi salbaituak.

Biziaren Izpiritua,

Egizu ikus dezagun horien jujatzea edo preso sartzea

ez dela biderik hoberena.

 

Huna Gizona !

 

Huna gabezia gorrian dauden amen esku hutsak,

Ezin baitezazkete beren haurrak altxa behar den bezala.

Biziaren Izpritua,

Kanbia gure bihotzak

Gure sistema ekonomiko eta diruzaleak

Jar daitezen gose hamikatuen zerbitzuko.

 

Huna Gizona !

 

Huna laborari dohakabeak

Beren lurretarik kasatuak,

Ihesi hunat etorririk, kanporat botaiak

Lanik gabeak eta baztertuak.

Biziaren Izpiritua,

Itzulzkitzu gure bihotzak

Aberastasunen partikatzea dela bide ona

dakiteneri buruz.

 

Huna Gizona !

 

Huna behako eta aurpegi zaurituak

Bizi nahikariz beteak miseria guzien gatik

Hor zaude Izpiritu Bizia

Eta behako eta aurpegi zauritu horiek

Zuhauren behako eta aurpegi zaurituak dire.

Nazareteko Gizona eta Getsemanikoa,

Piztua,

Pitz gure behakoak, idek gure eskuak !

Susta gure bihotzak eta adimenduak !

 

Guy Aurenche

« CCFD-Terre Solidaire » Lehendakaria.