Ehorzketak

  • Editar

« Ni naiz piztea eta bizia ; nere baitan sinesten duena, hilik ere, biziko da. Eta nere baitan sinetsiz bizi dena, ez da betirako hilen ». Joani 11, 25-26 

 
MEZA XEDE ETA BESTE EMAITZAK HIL BAT BADELARIK
Hil bat badelarik, aspaldiko usaia da Euskal Herrian meza bat emaitea hilarenzat.
Urrats hori egiten duzue asko arrazoinengatik.
Usaia bat delakotz, familiari atxikiak baizirezte, hil denak bere bizian mezaren balioa senditzen baitzuen.
Egiten duzuen urrats hori, familiak errespetatu behar du.
Txekea bete zazue hartzedun hunen izenean “Paroisse Saint Esprit de la Rhune”.
Meza horiek erraiten ditugu parropian edo igortzen apez eta misionest batzueri, Belokeko beneditanoeri edo berdin Sœur Jeanine Sein-i. Ez da meza-saririk galtzen.
Urtean behin parropiako kontuak agertzen direlarik ikusten ahal ditutzue nori igorriak izanak diren.
 
Usaiak ari dira aldatzen eta molde berri batzu agertzen.
Beste helburu batzuentzat, oso errespetagarriak gainera, emaitzak eginak dire (medikuntza ikerketen alde, ehorzketetako gastu edo loreentzat...).
Ordea, emaitza egiten duenak erran behar du zeren alde emaiten duen, meza-saria den ala bertze zerbaiten alde.
 
Familiak du argi eta garbi ezartzea kutxen gainean zer eta noren fagoretan diren emaitza horiek.
Gain-gainetik errespetatu behar da emailearen nahia.
Zintzoki eta konzientziaren arabera jokatu behar dugu.
                                               Frantxua GARAT apeza, Larrungo Izpiritu Saindua Parropiako erretora.