Ongi hitzetan

BAZKO
 
Alléluia !
« Zer zabiltzate, hilen artean bizi denaren bila ? »
 Zertako gibelerat so egin ? Iduri du bazterrak halako burtxoro batek hartuak dituela.
 Zerk eginarazten dazkote holako lasterrak ?
Beldurrak ? Berriaren berritasunak ?
Ezin sinetsizko solasak erabiltzen dituzte Maria Madalena, Juana  eta Maria Jakoben amak. Asteko lehen eguna da eta argi hastea da.
Apostoluek ez dituzte berehalakoan sinesti.
Petrik nahi ukhan du frogatu bere baitarik.
Jesusen gorputza pausatua zuten hil hobian hil mihiseak ditu bakarrik ikusi.
Bazterrak ilun direlarik, beldurra sartzen ari delarik, biharamunak lanotsu agertzen direlarik, elgarrekin aitzinerat egiten ditugun urratsek zer indarra daukaten !
Negu beltzenetik, negu idorrenetik sortzen zauku udaberria.
Elgarrekin segi dezagun Bazko argirat eremanen gaituen bidea. Kausituko dugu Jesus bizidunak eman daukun Bakea. Euskal Herrian elgarrekin xutik eman behar dugun Bakea.
Udaberrian, bazterretan sortzen diren muskilak bezala, xeka ditzagun elgarrekin gure bizian sortzen diren argi pindarrak.
Frantxua Garat, apeza