Senpere

  • Editar

Ekainaren 06an, asteazkenarekin ::

Hilabeteko lehen asteazken kari, mezatik lekora adorazionea proposatua da sakristian oren batez 10 :30arte. Denak gomitatuak zirezte.

17 :00etarik 18 : 30 arte : CE2 – CM1 – CM2 mailakoentzat katexima San Josep eskolan.

 

Ekainaren 10ean, igandearekin :

OGEC elkarteko kermeza Inharria etxean. San Josep eskola eta Arretxea kolegioa lagundu nahi dituzten familia guzieri idekia. Eguerditan bazkari arraroa, joko eta zozketak direla medio egun goxo baten pasatzeko parada

 

Elizak zure laguntza behar !

« Nahi zinuke katexima-egile bilakatu ? »

Galdera hori ez dugu baztertzen ahal ez balitz gure egitekoa bezala,ezen ebanjelizatzaile lana denen guzien egitekoa baita. Ez dezagun sobera fite baietzik erran, ez dezagun errefusa gogoetik egin gabe, bainan har dezagun denboran pentsatzeko nun eta nola Jainkoak bere ebanjelioaren berri emaitera bultzatzen gaituen. Eta behar bada, ohartuko gira gure beha dagola gure haurren eskoletan, gure parropian edo auzo herriko ikastegietan. Ez duda, katexima-egileen taldeaz hurbil zaitez, gogotik lagundu eta segituko zaituzte.

Zato gostuan elgarrekin urrunago joanen gira !

 

 

10 eta 15 urte arteko eskaut batzuk tokia miatzen dute Senperen beren oihal etxeen emateko eta gau baten pasatzeko uztailaren 25 eta 26 artean.

Huna zenbakia :06 58 88 50 55.

 

 

  • Mezak emateko Monique Lataillade gaztigatu behar da 06 09 80 03 15 zenbakira deituz.