Ehorzketak

Famialako presuna bat, adiskide bat galtzen delarik, nahi izaten ditutzue ehorzketak Elizan egitea.
Jakin behar da "Pompes Funébres" delakoak deitu orduko, parropia abisatua dela dolu hortaz.
Ehorzketen eguna eta orena finkatua izanen dire denen artean.
Presuna batek lagunduko zaituzte elizkizunaren prestatzen.

• Azkainen : Mayi Mascotena, tél. 05 59 54 45 73

• Senperen : Mayi Valencia, tél. 05 59 54 12 45
e-mail : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

• Saran : Yvette THIBAULT, tél. 05 59 54 29 19

Erien laguntzea

Laiko batzuk, bi serorek eta hiru apezek erematen dute komunionea etxeetarat.
Nahi baduzue bisita batzuk egin erieri, heiekin mintzatu, komunionea ereman, plazer eginen diozute.
Erien zerbitzuko talde bat sortua da parropian. Eliza Zerbitzu bat da S.E.M. (Sinesdun Erien Muimendua)

Gehiago irakurri: Erien laguntzea

Ezkontza

Elizan ezkontzea da ezagutzea Jainkoak parte hartzen duela ezkontzen direnen amodioan, laguntzen ahal dituela beren maitasunean leial eta iraunkor izaten.

Espos eguna hautatzeko izena eman behar da parropian urte bat aintzinetik. Elkarrekilako prestakuntza bat segurtatua da Donibane Lohizunen, hiru aldiz urtean.

Ikus : Giristino biziko urrats handiak

Barkamenduaren sakramendua

Eguberri eta Bazko inguruan, Bekatuen barkamena errezebitzeko, elgarretaratze batzu antolatuak dire.

Haatik, hitzordu bat galdatuz geroz apezari, etorzen ahal zare mintzatzerat eta kofesatzerat.

Bataioa


Bataioari buruz, elgarrekilako prestakuntza bat egiten dugu laiko eta apez baten inguruan. Bilkura horiek dire hilabete guziz behin, ardura, lehen ostiralarekin. Iragaiten dire arratseko 8ak eta erdietarik 10ak arte.

Ikus : Giristino biziko urrats handiak